Aldareko Sakramentu guzuz santuari "pange lingua" euskeraz
Kanta dezagun mingañaz
Gorputz orren gloria,
Adoratu alegiñaz
Odol aiñ ugaria,
Pekatuaren ordañaz
Jesus-ek, isuria.
Guretzat zan jayo izan
Ama zala Birjiña,
Erakusten bizitu zan
Zerurako dotriña,
Eriotzan berriz esan
Eziñ ¡zeiñ atsegiña!
Azkenengo afarian
Anayekiñ jarriya
Legea kunplitu nayan
¡Orra zer mirariya!
Bera biyurtu da mayan
Besteen janariya
Jaungoiko gizonak bere
Gorputz egiñ ogia
Gañera ardoa ere
Odol: ¡o zer egia!
Sinisteko orra gure
Fedearen argia.
Andia da Sakramentu
Aiñ beneragarria
Kendurikan testamentu
Zarra, jarri berria
Fedea da adimentu
Gureen giaria.
Sortzalle ta sortuari
Alabantz pozgarria
Bedeinkazio ugari
Birtuteen loria,
Biyen amoriyuari
Berdiñeko gloria. Amen.
|