Aupa Loroņo
Paben Loidi
Gora, Jesus Loroņo
txirrindularia,
euskaldun-odoleko
gizon egokia!
Nunai agertu dezu
abillidadia.
Indarrak apurtu du
ezin ikusia.
Marka bat jarri dezu
egundaiņokua
Buelta-Espaņa eta
Kataluņakua
irabazi ta Frantzin
bosgarren sartua.
Urte batean zeiņek
egin olakua?
Berrogei ta emeretzi
urte betetzean,
Apirillaren ogei
ta laugarrenean
Madrid'tik irten dira
tximista batean
eun bat txirrindulari
Toledo-bidean.
Bederatzi taldeak
amarnako dira
Espaņari abiyan
emateko bira.
Kastilla'ko zelaitik
norteko mendira.
Bilbaon sartzerako
aspertuko dira.
Zuri-urdin-gorriak
errenka luzean
sugea dirudite
kamiyo-batean.
Italiar, Prantsesak
Belgakin hatean
berrogei espaņolak
burruka-gosean.
Saildu ta meetu dira,
irudiz bakallau,
ez egin dutelako
janarekin barau.
Orra Solluben gora
datoz bat, bi, iru, lau...
Aurretik bakarra da
bizkaitarra berau.
Iruņa'tik irten da
Estellan barrena.
Lizarragako gaiņa,
Jaizkibel urrena.
Igesi bakarrikan
biderik geiena,
Donostiyan Kardoso
sartu zan aurrena.
Maiatzaren zazpian
ziran bi mendiak
indarrak neurtzeko
egoki jarriak;
Elgeta-Urkiolan
aldapa biziak...
Banaka bota dira
txirrindulariak.
Eibar'tik Bitorira
eldu arteraņo,
izan dute bidean
euri eta laņo.
Ribier bikaiņaren
atzetikan baņo
irugarren sartua
da gure Otaņo.
|