Kanta berriak
Etxaniz'tar Nemesi
Ondoren dijoazkizun kanta bi auek, beste giroa dute. Doiņu ta itzak
gizarte ta lur-usaia dute. Ez dute bururik, ez ankarik; baiņa gaur irratiz
zabaltzen ditan abestiak onelakoak oi dira. Ta gaurko gazteak oietxek dituzte
beren kanta artuenak. Bijoaz, beraz, euskeraz ere, kanta aldrebes auek.
(Abots bat entzun bedi, au esanaz:)
Euskalerriko ego-aizo eroak arrotu digu kanta au. Arrezkero, euskal
gazte guziak onela abesten dute:
Joxepa
Asarratzen naizenean,
esaten det, esaten det:
(Deadarka:) Arranoa!
(Abestuaz:) Arranoa!
Zure oztasuna ikusita,
begietan, begietan
(Deadarka:) Det malkoa.
(Abestuaz:) Det malkoa.
Ez nazu orren zatarra,
izan arren begi-bakarra.
Ai...
(Deadarka:) Joxepa!
(Abesten:)
Ar nazazu senartzat
izango naiz zuretzat.
(Galdezka:) Neretzat?
(Abesten:) Zuretzat.
Ai, au munduko saltsak!
Andreak jantzi dizkit galtzak.
(Galdezka:) Galtzak?
(Abesten:) Bai! ...
* * *
Biotzak min duanean,
alperrik da. alperrik da kantatzea.
Askoz obe da, maitea,
oillasko bat, oillasko bat jatea!
Tomasa
Astigarraga'ko Tomasa'k,
orrek eman dizkigu azak!
Lau mutil dabiltza
nexka orren ondoren,
ta bakoitzari eman dio
maitasun-laurden.
Astigarraga'ko Tomasa'k,
orrek eman dizkigu azak!
Ai, au aize otza!
Nun den ire lotsa?
Ire inguruan ederki
Arrotu den autsa.
Astigarraga'ko Tomasa'k,
orrek eman dizkigu azak!
Ez aiz i makala!
Ori den azala!
Zer egin den ondatzeko
ik unan ezpala?
Astigarraga'ko Tomasa'k,
orrek eman dizkigu azak!
Ai!, gure Tomasa,
ederki da lasa;
baņa orain estutu zaio
bere arnasa.
Astigarraga'ko Tomasa'k,
orrek eman dizkigu azak!
Nun den ire lengo
matraillen larrosa?
Bai laburra izan dala
ire maite-poza!
Astigarraga'ko Tomasa'k,
orrek eman dizkigu azak!
Orratx nere kanta berriak, labetik atera berriak. Bear bada, gure
Segura, Tolosa, Arrate ta Larrea'ko irratietatik entzungo dituzue laster.
Erradio oietan dabiltzan langilleak, ez dira makalak. Eguneroko lan ori,
laguntza gabe egiteko, oso lan itoa da. Eguna, berealaxe joaten baita.
Norbaitek laguntza bear badu, irrati lanak bear du alde guzietatik. Nere ale
auek, lagunduko al diete gizon jator oiei beren irratsaioa beretzen!