Kukua eta txepetxaren autua
Enbeita'tar Balendin
Kukua
Udabarria eltzen daneko
kukuka nago basoan,
guztiak pozez artuten nabe
elduten nazen lekuan.
Neure arrautza ipinten yuat
txindorren jauregitxuan;
ni baiņo obeto bizi dan iņor
ez dok egongo munduan.
Txindorra
Txikia beti aundi gurian
ez da arritzeko gauzia,
aundiai barriz gustaten yako
txikia zapaldutia.
Kukuai barriz bere umiak
iņon etxian aztia;
jakin nai neunke nok emon dautsan
ortako eskubidia.
Kukua
Eskubidea norberak artu,
arpei gogorra izan oso,
udarik uda lanari iges
beti ibilli eroso.
Beste txoriai geure bearra
dabela siņistu erazo;
ori egiten ez ba'dok, ez dok
bururik egingo jaso.
Txindorra
Ori dok ori, onua edo
konseju emon daustana;
ondo dakigu alperrarentzat
lanbide onik ez dana.
Baiņa guztiak eingo ba'gendu
zuk nigaz eiten dozuna,
jakingo geunke nok jango leuken
eganeko ogi biguna.
Kukua
Eguneroko ogi biguna
beti yaukoat gaur arte,
toki danetan aurkitzen yuat
jana t'edana nai beste;
geidia zelan bizi ete dan
enok arduratzen bat be;
norbera ondo egon ezkero,
oba da bizi aparte.
Txindorra
Kuku gaxoa ondo biziaz,
olan autortuten dozu;
gerokoaren itxaropenik
guk legez ete daukazu?
Jaunak agintzen daben bidian
batera ez gagoz ni ta zu;
azken orduan erruki zaitut
olan jarraitzen ba'dozu.
Txepetxak
Kukua emen ikusten dogu
munduko atsegiņetan,
txindorra barriz gerokoaren
zorion ames gozotan.
Zorion biak bear gendukez,
orduan pozik benetan;
baiņa nork daki eperdi bataz
zillo bi ondo tapetan?