Gogoetak
Ixilki
Orlegi dagoz
mendi-gain oyan eta ibarrak
Beterik datoz
beti berantz doazen ibaiak
Egazka dabiltz
txoriņo txiki eta aundiak
Jostaka zoli
jolas gaietan dira umiak
Azal ederra
ikusten dute nire begiak
Samin negarra
sortzen dite azpiko egiak
Andere sotil
mutil lerden ta neska alaiak
Oro dirudi
beste ludi bateko irudiak
Gogo barruan
zertxobait etendu zait agian
Gezur larruan
egi garratza sortu danian
Gogoz itunik
buruan espe diran anaiak
Oroi egiņik
malkoz ezotu zaizkit niniak
Aztu eziņik
Aberri gaxo onen zoriak
Ixil ixilik
entzuten bere oiu larriak
Ikus geldirik
ikusten berak ditun zauriak
ama izanik
ziņopa nola ditun semiak.