Lekaro ontan
Biurko'tar Jon
Logroņo uriko lekaro ontan
landare bat dut ardurapean.
Lekaro-aizeak makur arazi,
inguru ondarrak iņoiz estali...
baņan egunik egun alare
bizkorrago da nere landare.
Landaretxo au Euskera duzu;
arduralari neroni nauzu.
Urteak dira, (gazte nintzala)
biotzeko au jaso nuela
beso artean biotzeraņo...;
arrezkero da enere maiteņo.
Eskuak alkar beti artuta
urte auetan ibilli gera.
Oi, zenbat etsai gure bidean,
(txakur amorratuen antzean),
arki ditugun biok...; alare
maiteago dut nere landare.
Baņan bai ere, lagun nuela
landaretxo au, poztu naizela;
berari esker lekaro au nunbait
atsegindegi biurtu ba zait,
ta iņoiz gorriak ikusi ere
maiteago dut nere landare.
1955