Biotz-erdiketa
Nemesio Etxaniz
Gau-ama, lore-egoak
batzen ari da.
Bidean zear maite bi,
besoak korapilloan,
astiro doaz pausoan.
Oņatzak, bide ixilla
esnatzen dute otsera.
Tra!... tra!...tra!... Illuna,
deika biotzera.
Maite bi doaz bidean,
oņak alkarren parean,
izketa ixil, begiak gandu,
odola irakiņean.
Odei-mulloak gaņetik sapai:
izarrik ez du Illargiak zai.
Lau oin, bi ta bi,
nexka-mutillen
arraun, lur-joaz,
geldi-geldiro dijoaz.
Amesik ez da bidean...
Urruti baten mojen kanpaia,
asperenka da illunpean.
Orduak orraztuaz,
aurrera dijoa gaba:
bide-alboak sasitzen.
Maite biak, asmotan bat,
tanto bi dira urrutira:
ipurtargiak bide-ertzetik
ikutu die begira.
Besorik-beso, eskurik-esku,
maite biak geldi dira.
Bustiņez labain dago
alboko zingira:
labaņago da mutilla,
neskatxaren belarrira.
Goraxeago, aldapan geldi,
ostropea illunago...
Arnas estu bi aidean!
Ingurua miņez dago.
Biotz biren erditzeak,
zotin da urruma dario:
griņa itxua etxeko dabil;
adimena, andik auzo.
Gero... Aldapan bera kezkati,
maite biak mutu datoz.
Neskatxa, txima-luze, soņeko-
zimur, itxu dator malkoz.
|