Goiztar txoriek kanta bezate...
Leon Jasson
euskaratzailea:
Mirande'tar Jon
Ona emen euskeraldurik breistar olerki bat. Egilek Roazon'go espetxean idatzi
zuen, Breiz'en (Bretañan'n). Bera Breiztar gudari gaztea zan, bere aberria
azkatzeko borrokan ibilia, azken guda ontan. «Bezen Perrot» eko kide bezala
zerbitzatu zuen. Laureun urteren ondoan lenengo breiztar gudataldea izan zan
onek Breiz'ko apaiz baten izena zekarren, Yann-Vari Perrot Aba, «Prantzitar»
resistance igikunak erail zuena, breiztar abertzale zalako. Jasson baitu eta
iltzera epaitu zuten prantzitarrek. Olerki au il-aurreko egunean idatzi zuen.
Goiztar txoriek kanta bezate guretzat
Bortitzenaren biotza pil-pil yartzen dan
Orduaren etortzea!
Biar goizean, burua gora,
Yoango bai-naiz, alai, goiztar txoriek
Kantatzen duten orduan.
16-7-46
(1946'gko. Uztailaren 17'ko goiznabarrean suizkillotua).