Mendien uztea
Vladimir Vissotski
Autoz beteriko hiri girorat itzultzen gara,
eskapurik ez da.
Eta jabeturiko gailurretatik jausten gara,
gure bihotzak mendietan uzten.
Aterabide gabeko kalapitak utzkitzue,
hortaz segur naiz
ez dela mendi ederragorik
jabetzekoak direnak baino.
Nork nahi du bakarrik egon zoritxarrean?
Nork joan nahiko du, bihotzaren deia gutietsiz?
Eta jabeturiko gailurretatik berriz jausten gara.
Zer egin? Jainkoak ere mundurat jautsi dira.
Hainbeste ele eta itxaropen, hainbeste kantu eta iritzi
gure baitan mendiek sortzen dituztenak, gure egonarazteko.
Eta jausten gira, bata urte batentzat, bestea betikotz,
beti itzuli behar delakotz.