Urtzoaren tristura
Agnès Esponde
Larrazken egun huntan
urtzo bat agertu zait arratsalde apalean
xaramela trixte horren entzutean
ilundura sartu zait bihotzean.
Haize hegoak ufatzen zuela
bere hegalak ahulduak zituela
gizonaren basakeriek iziarazten
lotsatua zela bidearen segitzen.
Hunen arrengurak aditurik
nago bet-beten errautsirik
zer egin dezaket orain danik?
bere ohantzea iragan dezan lasterrik
Zonbeit pikor eskaini eta
haizea azkenean eztitzen da
azken galdeak heldu eta
pausatzen da eztitazunez betea.
Nola utz dezaket xoritto horri
etsipena sartua hoin barna
Jaun-Goikoak eginak gizonek suntsitzen
azkarrek beren legeak beti hertsatzen.
Ez zaitela arrangura, xori maitea
negua iragan eta, primadera agertuko da
anartean etxeko ateak zabalduak dira
hurbil supazter xokorat, gaua zabaldu baita.