Mende aldakuntza
Agnès Esponde
Bimilagarren urtea laster heldu zaukula,
jende guzia deboilatua berri zonbeit aditu eta,
izpiritu xorrotxdunak ere kezkatuak dira,
tresna mota guziekin mundua eskutan begiratzen dutela.
Huna nun eguberri irian,
ekaitz dorpe batek erausten gaitu uste gabean,
jende guzia hor dago ilundura sartua bihotzean,
inorek asmatu ez zuena gertatu zaukula bat-batean.
Zer dira debru guziak iratzartu bet-betan,
munduaren suntsitzea ote dute gogoan,
bazter guziak inharrosiak munduaren bortz kantoinetan,
zonbat makur lur huntan.
Honbertze aintzinamendu gizaldi batean,
segur gizonaren obrak direla denak lur huntan,
zeru gain hortan ez ote da norbeit denen Jaun eta Jabe?
hedatuz ahalak lur huntako arduraduner.
Eskualdunak fededunak girela,
duela 2000 urte ez ote da sortu gure salbatzailea?
beraz ez dezagun gal gure fedea,
eta Jaun Goikoari eskain osoki gure fidantzia.