Etxeko jauna
Agnès Esponde
Eguna argitu orduko
galde batzuek naute iratzararazten
etxeko bakea bet-betan galtzen
hemengo jabeak laster xutiarazten
zangopetan plantaturik
lehen bai lehen pehekaturik
orai naiz orhoiturik
jateko poxi bat duela eskatzen lasterrik!
Gaua lanean iragan eta
zare arrunt aspertua.
Bet-betan begiak serratu eta
loak zaitu hartua.
Denbora hoztu orduko,
supaster xokoan plantatua berotzeko.
suaren konpainian "lehen aldikotz",
leku hoberena hautatua betikotz.
Apairu denboran,
etxekoen konpainian,
mahai gainaren barrandan,
jateko poxi baten menturan.
Etxea duzu begiratzen,
itxuli guziak bisitatzen.
Atzeak hurbiltzen direnean eskapatzen
urrundanik behako iluna botatzen.
Berpiztu behar banu
segur zure bizia nezakela hautatu.
Gizonen grinak eta nekeak aditzean,
ez ahal dago urusagorik mundu huntan?