Latsa tokia
Agnès Esponde
Mendi ondoan,
plazaren bazterrean,
xutik zare amentsetan,
orroitzapenak gogoan.
Haurra nintzelarik
iguzkiak beroturik
zure itzalaz behartua,
ur freskoaz goxatua.
Astelehena jin eta,
zure ondotik lasterka,
eskorgak kargaturik
boketaz gaindituak
Emazteak elgarretaraturik
mihia laxatzen da.
Mintzo dira gorenetik
herri guzia jorratua!
Adin ederra bildu eta,
herria zutaz orhoitu da.
Ederki antolatu eta,
beste mende bat dugu hasia.
orai zare gaztetua,
lasa harriez azkartua,
hegatz berriz apaindua,
jauregia bezain ederra.
Ez dakit zure adina,
bakarrik aspaldikoa zirela.
Eskerrak Lekorne herriari
zutaz baitira axolatu.
Ba ote dago besterik
herri huntan dakienik
batzu besten sekreturik?
Ez baituzu saltzen arimarik
|