Lekorneri
Agnès Esponde
Eskual Herri xoko batean
Urtsu, Baigura, Garraldaren erdian
zabalik zaude lau lekutan,
erroak ongi finkaturik lurrean.
Jainkotiar egiazkoak
dira herriko jendeak
Bi elizez baitira zainduak
eta jauregi batez aberastuak.
Zure sabeletik sortu dira seme ezagutuak
pilotari ezin hobeak
ala Jaungoikoaren zerbitzariak
bai eta ere izpiritu xorrotxdunak
Besta Berri jin delarik
gazteak kartsuki beztiturik
plaza aldareaz apaindurik
herri guzia dago otoitzean elgarretaraturik
Herriko pestak direnean,
urtsuko xoriak soinua entzutean,
dantzan hasten dira lorian,
gogo bihotzak omore onean.
xipirine astelehenean,
partida hasi denean,
lekorndarrak airetik plaza errautsirik
jende guzia hor dago "xoraturik".
Zure hegalpean hartu nuzu sortzean
ez naiz zutarik urrun gaurko egunean.
otoi har nezazu heriotzean,
segur bainiz pausatzea betikotz bakean.