Etorkiaz eta egiaz erranezina den...
Luisa Villalta
Etorkiaz eta egiaz erranezina den
izenaren lelo taigabea bezala,
bere handitasun bakartitik ixiltasunak
zilegitzen dituen hari goxoak gara.
Bizitza urt dakion zerbait ekai ustelen
zizare sohakoak dira koroak
ibai baten antzera, bai, baina beti
harengan eroriak eta itzultzear.
Zure oihuak ausentzian itotzen diren
itzalak ixiltasunaren distirak dira,
ikus ez daitekenean, ez da ezer entzuten.
Ahotsak gara, izen guziak ixurtzen diren
ibaian galtzen den istante berean
kantatzen dugun mila ahots desberdin.
(Musica reservadatik)
Nihaurk libreki asmatu destinuaz
beste gorputzik ez daukat,
sortu nauen izatearen soseguaz
beste arimarik ez daukat.
Fortunada, ondarrean, bizi osoan
destinurik gabeko ixtoriaren itxuratzea.
(Musica reservadatik)
Izan soilik izan, hutsaren
sakona mugatzen duen izate
sinple eta infinitoa.
Infinitoari foltsoa hartzen dion
ixiltasunarekin biltzen den
ixilean bizitza soilik nabaritu.