Geografia klasea
Mircea Dinescu
Bostak aldera elurra aberasten denean
dutea exportatzen duten herriak bezala,
zatoz ekuatoriala, hemisferoz beterik,
eta eska iezadazu : Lethe?
Ez dizut erranen ezentzeria ez dela ezentzeria,
tipo batek burdinezko erle batean xuxurlatzen zuela,
aingeru izatea ez dela ofizio bat,
eta hilen naizela.
Baina artoaren usaingozoz hanturik,
jertzearen bilo basatian
oihukatuko dizut: Kolonbearen kusia naiz,
eta aurkituko zaitut.