Kabalak, eri izurritearekin
La Fontaine
Gaitz bat izigarria
Latza emaiten duen gaitz batek,
Ditu, egun batez, kabalak
jo, denak, ttipiak eta handiak;
Gaitz zinez lotsagarria,
Deitua izurritea.
Ez ziren denak hiltzen,
Bainan denak hunkituak,
Apairu hoberenak,
Ez zuen pizten heien gutizia
Otsoek ez eta axeriek,
Ez zuten barrandatzen bazka
Iheska joaiten ziren ttorttoilak;
Ilhundura batean ziren denak.
Lehoinak, biltzar bat egin zuen eta erran
"Adixkideak,
Igortzen dauku Jainkoak,
Zorigaitz izigarria,
Girelakotz bekatorosak;
Gutarteko hobendun handienak,
Ahantzi beharko du bere burua
Sosegatzeko hasarrea,
Izanen dugu behar bada,
Denen sendapena.
Entzutea dut, gertakari handietan,
Egiten direla holako eskaintzak;
Ez dezagun lausenga gure burua,
Urrikalmendurik gabe ikus dezagun
Gure ezagutzaren aurkintza.
Aitortzen dut ere aldetik,
Ardi ainitz jan dutala,
Jan ere zonbait aldiz artzaina
Bizkitartean, ez zautaten egin laidorik!
Eskainiko dut nere burua, behar bada,
Bainan pentsatzen dut, nik bezala
Bakotxak, hemen, behar dituela,
Bere bekatuak aitortu,
Zeren behar dugu desiratu,
Zuzen bideak erten duena,
Gutarteko hobendun handiena,
Izan dadin suntsitua.
- "Jauna, dio axeriek,
Zure ongiak handitzen ditu
Zure arrangurak,
Ardiak eta artzainak,
dire mota tzarrak,
Heien jatea, diozu, bekatu dela?
Nik, diot, aldiz, Jauna
Kasta horri, egin diozula,
Karruskatzean,
Ohorerik handiena,
Eta bertzela artzaina,
Da jendetan, kixkilena,
Zeren gutartekoa!
Dauka zinez ez deuskeria".
Balakatuz mintzatuz zoan axeria,
Eta bertzeak txaloka
Nihor ez zen menturatzen,
Bertze kabala puxanten
Bihotzen sundatzea;
Alta denek bazuten
Bekatu, jasan ahala
Bakotxak, zaukan bere burua garbia
Eta bekaturik gabea.
Pentsaketetan zaudelarik,
Huna nun astoa
Aurkitzen den
Eta erten
"Egun batez, naiz orhoitzen
Goxoki alan nintzelarik
goseak, okasioneak, behar bada,
Nunbaiteko debruak pusaturik,
Orhoitzen naiz, moztu nuela,
Frailen pentzean, dremenden ahamena,
Ene mihiaren luzetasuna,
Aitortzen dut ez nuela dretxorik".
Aditzean hitz horiek,
Ibiltzen dute heiagoraka denek.
Otso jakintsun batek,
Frogatu zuen mintzaldian,
Madarikatua zela,
Hil arazi behar zutela,
Asto tripa, mehe, kixkila,
Frogatu zuen,
Hortarik heldu zirela heien
Helgaitzak;
Haren bekatu ttikia
Jujatua izan zen izigarrikoa.
Bertzen belarra, jatea?
Zer itsuskeria!!!
Ez du herioak beizik
Ordaintzen ahal haren laidoa;
Denak akort jarririk
Hil zuten asto gaixoa.
Zuzen bidea
Nun izanen zirezte aberats edo pobre
Auzietarik zuri edo beltz ateratuko zirezte.