Noiz ote?
Patxika Etxalai
Egun batez joan nintzen aireportura
Omen "presoner bat" heldu zela
Han zegoen jende multzo bat
Airekoa noiz etorriko zen beha
Jendearen kalakak, irudi erleak kantan
Batzu oihal handi bat prestatzen
Beste batzu musika tresna entseiatzen
Agur hemendik, adio hortik
Zer mugimendua hor gaindi
Bat batean tirinta entzuten
Oraikoan, bere hegal handiekin,
Zaukula hegazkina pausatzen
Ateak dira zabaltzen
Barnekoak ateratzen
Lehenbiziko pertsonak hurbiltzen
Eta bat batean buru ezagun bat agertzen
gure eskuak txalotzen hasten
"Presoak etxerat" oihukatzen
Txistuak duela jotzen, gu guziak kantatzen
"Hator hator mutil etxerat"
Zonbat malko begietan?
Zonbat lili eskuetan?
Segur zuretzat direla
Askatasun lili hauek...
Gure presoa dela galdua
Bai hoinbeste jende ikusirik
Bai orain arte hain ttipi
Eta bat batean hain handi
Bilakatzen ari zen
ASKATASUNAREN aitzinean
Dantzak ere egiten bere agurra
Denak girela urostasun batean
Zer emozioa zintzurrean
Zer lorioa bihotzean
Urostasun bete hori ez dela luzatzen
Biziki laster baigira oroitzen, ohartzen
Zonbat oraindik dauden
Beha, askatasunaren bidean!
Bertze egun batez joan nintzen tren geltokirat
Omen "ama bat" libratu dutela
Purtta-purtta jendea da hurbiltzen
Batzu hain kontent itzulika ibiltzen
Bat batean ttirrinta entzuten
Boz batek erraiten trenak duela
hamar minuta beranta
zinkurin batzuen ondotik pazientzia hartzen
Muxu bat hemendik, elkarren berri hortik
Haur ttipi bat han hemendik
Bertze batzu aitamekin
Musika talde bat sartzen airoski
Eta ni hor nago giro horren erdian
ixil ixila bakarrik
gorputza dardarikan
emozioa sadua hezurretan
Bihotza penaz eta urostasunez betea
Kontent "bat" heldu delakoan
Baina bertzeak noiz etortzekotan?
Ikurriņa handi bat zabaltzen
Denak trenbidera ateratzen
Tirrintaren ondotik, trenaren soinua entzuten
Heldu zaukula luze luzea, iduri ez gelditzen
Azkenean frenoen burrunba ixiltzen
Txarangak bere doinua emaiten
Hor gaudela beha noiz zaukun agertzen
Egun hortako lore arraroa
Huna non den etortzen, haurra besoetan
familia hurbila inguruan
Musika beti bere soinu kantan
Jendea bildua borobilan
Bere agurra duela egiten
ASKATASUNARI
gure ahoak aldiz mututuak
Ez jakin zer erran, ez kantatzen
gure begiak alde bat itzuliak
Ama eta haurraren begitarterat
Bat bertzearen lokarrirat
Azkenean daukatela elgarrekin
egoiteko izaiteko goxoa -dretxoa!-
Eta orain noiz joanen aireporturat? Geltokirat
Noiz etorriko gelditzen diren guzien agurtzerat
"Amnistia" izan dadila hurrengo urratsa
Presoak etxerat - Herria libro
Bakea gure
Noiz ote?