Karroina usainez
Auxtin Zamora
Lehergailuen
artean
Gernikan
hil direneri
Sobera maite ginuen,
gure Herriaren
sorroen ferdea,
bere goiz eta aratsetako
Alfa eta Omega gorria,
bai eta, hitz argiz
betea zuen liburu xuria.
Bainan, gure zainetan
egon behar odolak,
gorritu ditu sorroak
hil landez ferdatu
bere goiz aratsak,
bai eta, dolumenezko hitzez
hilundu liburu xuria.
Gure zintzurretako azken goitikek
karroņa usainez,
bete ditzaztela
gure hiltzaleak!
Sobera maite ginuen,
gure Herriaren
sorroen ferdea,
bere goiz eta aratsetako
Alfa eta Omega gorria,
bai eta, hitz argiz
betea zuen liburu xuria.
|