Mintzaldi zati
Joseph Brodsky
Ez preseski erokeriak, baina udak nekatzen du.
Atorra armairuan bilatzeak, galtze huts egunetan.
Betor negua, behar bada, bere pizu aberatsak
hiriak, jendeak estal ditzan - batez ere berdura.
Jantzirik ohera noa etzatera, irakurtuko dut
jainkoak daki zein orrialde jainkoak dakien
edozein liburutan, itsuaren etxetik ihes doan
zakurra bezala, iragan urte ondarrak itzetan sartzen
ez direno. Tiranoak nola duen izena libre bizitzea da,
zure tua baino txarragoa den Chiraz-ko ardoa da, eta
marro adarraren gisa izan arren, zure buruhuna bere mamia
gazitzen saiatzen da, baina ez da gehiago deusik gertatzen.