Awa
Marouba Fall
Nor zara
neri buruz zetorren zu
haize fereken pean
kokotierraren punta bezaia biloak nahasirik
berri on iragartzaleen desir lodiaz ahoa azpildurik
lianez besoak koropilaturik.
Irris bihiak baino zuriagoak diren
zure hortzen zimizta motzak xehatzen duen
zure arpegia neguko zerua da.
Zure oin hutsek sable finean txirlak
zapaltzen ditu
nola uraren sakonetik jalgi naiadak.
Urrats elastikoz zoaz
bela bezain hantua den zure banbua airestatzen du
haize arinak
nor zara ote
neri zetorrena
goiz eguzkia bezain eder.
Awa
oraino zu
atzoko nesken antzera
ezpain tatuatuak,
tusngel betileen borrobilaren azpian,
mostero gerria esku jainkotarrek moldatua,
Awa
nere gaztaroko ametsa.
Nere lehen pasionea berriro lanean,
agerpen iniziatikoa bidean zehar,
hazia eskatzen duen lur irekia.
Awa
aditza zara,
moldatzen duen hizkuntza izan nahi dut
gaurko eta biharko belaunaldientzat,
baina ez naiz
atzoko amantea palmahostoz estalia
hitz bigunaren erabiltzale adreta,
nekazari
euri urak egarria bete dit
suna eta sainoak ase naute
nere gorputza beroak beltzatu dit
biharamonaren kezkak soa gogortu dit,
ikus nere esku babatsuak, behatz hautsiak,
eguzkiaren hildo elorridunetan larrutu zangoak ikus,
egia bilatzen dutenen
hitz zuzena baizik ez dut ezagutzen.
Ez ditut
paper zuriaren lehortean erreak diren
arimarik gabeko hitz jakintsun horiek erranen,
ez eta
profanoaren arpegira nahas-mahas aurdiki
hiztegien sekretuetan hartu eleak ahozkatuko