Eguzkipean gorraildu teilatu, urmael geldo, txori...
Sofia Durand
Eguzkipean gorraildu teilatu, urmael geldo, txori
populu oihukari, norabaiteko bide, herri abandonatu,
bele itsuz beltz
adaburuen bihotza.
Denborak higatzen duen, euria hausten den, leiho baten
irekiduran astiro, emeki erretzen den ezko bat -
gar indar batek hildokatzen duen horma ixurtzen ari den
subazterrean mugitzen den forma bat
euri eta harrien izerdi.
Orain. Lehenago, halatan kaixa zabaltzen zuen,
gauero, ertzeko arbolen tartetik, arratseko azken
arraioa biltzeko moduan.
Lehenago. Orain, denboraren joanaz zuhurtu bilo horailen
kaixatik eskua kendu du, ondar-mendien errautsari
hurbil den argia. Biloak altxatzen ditu -
desharagitzen doan behatzaz,;
beltzez jantzi hiru aldiz ehun urtedun arpegian behera
lerra arazten ditu,
negarrak bizi diren soaren iturri pean bustiak,
aro galduen lekuko oihal.
Emazte arras zaharra, zure buru erian pentsatzen ari zara
berriro, bizitzaz duzun ezagutzaz, zure kurutzaketa eta ilusio
desagertuetaz, ezpazioan eta denboran daukazun zure zinezko lekuaz.
Emazte zaharkitu, hiru ehun urte badakizula,
hiru ehur urte bakartasun kupidagabeak bere besoetan
hartu zaituela, adaburuen artean hiru ehun urte zure herrixka
honetako abandonuak.
Irudimenaren ikuspegi dudagarriak hiltzen zaitu
asmatua zenuen.