Galtzaileak
Per Diolier
Ardoa edaten dute pintaka ahanzteko
ardo ilun eta pizua.
Tabakoa ere dago denbora pasatzeko.
Ahalgez konkorturik, bereber hertsirik
zama abereek bezala lan egiten dute.
Ikustean pena sartzen dutenak, galtzaleak dira.
Tronpeta edo biniu batek ez ditu gehiago iratzar araziko.
So egiozue eta begiak gordetzen dituzte.
Begira zkitzue ibiltzen, malestruk eta herabe.
Iheska ohean sartzen dira eguna bururatzean.
Gaueko bakea heriotza nola jinen da, itotzale.
Mihiseetara erori orduko, abere alferrak,
beren mozkor loetan kexatzen hasiko dira.
Epaile nagusia datorrenean, beldurrak hartzen ditu.
Alta, aspalditik beren buruaz beste egina dute.
Beren bizitza ilunean, deus konplitu ez dutelako,
damuak eta ahalgeak hilen mundura botatzen ditu.
Iragaiten zarete. Urgulutsu, zuzen, lasai eta laster.
Galtzaleak dira. Urrikal zaitezte haietaz.