Ausentziak bizi du beraz, gurekin edo bakarrik, bere bizitza...
Yannis Ritsos
IX
Ausentziak bizi du beraz, gurekin edo bakarrik, bere bizitza
propia,
keinu asmagaitzak degizki, ixiltzen da, erortzen,
zahartzen
egiazko bizitza bailitza, poliki poliki ahoak eta begiak
zimurtzen dituen irri mutu horrekin,
koloreak galduz, itzala emendatuz,
gure denbora mugatzen duten orduek markaturik-
bizitzen eta zahartzen da gurekin, gurekin desagertzen eta
uzten dugun hartan dirau,
gure keinu, gure pentsamendu bakoitzak, gure hitzak
kontrolatu behar ditugu,
honezkero, bakarrak bait gara, ausentearen bilakaeraren
erresponsable osoak.