Eremua eskuartean handitu da...
Yannis Ritsos
XXV
Eremua eskutartean handitu da. Bizidun maitatuek,
idortasun
monastikoa traditzearen beldurrez,
ahurretarik ausentziaren oihua jalgi dadin beldurrez,
ez dituzte gehiago eskuak juntatzen.
Denboraren haraindiari edo
formaz eta lekuz aldatu diren isiltasun pizuko
mahain urrunduei, motelei begira,
horrela egoten dira. Bakarrik,
komoda gainean, ordulariak,
argitasun goiztiarreko haur begia bailitza, begi zartatua,
oren hurbila erakusten du, ezin heldua, jadanik iragana.
Emeki emeki herioa erretzen da
aitzaki debalde eta erabili ezaren antzera.