Hemen xoilik ezin sinetsizko...
Olga Bergholtz
1
Hemen xoilik ezin sinetsizko
senazko, egurrezko kurutze bat,
eta munho gainean
belar bakartiak.
Hemen -
zu zara bakarrik.
Zu naturaren iduri berdinekoa.
Zu eta zure azken libertatea...
Aterberik gabe, beti bezala,
zure ongizatea, zure bakea.
(1967)
II
Dorpeegia, biziz
badoa: ez dezakegu ahantz,
eta ari hatz bat uzten du.
Zein da nigana datorren urriki hori?
Jainkoaren grazia ote da,
gizakumeen fagorea?
Zure sahetsean egon, zure destinuarekin,
instant bat bederen, zurekin gorde.
Debaldezkoa?
Ardura herabeak, maizago xilak
jasaiten ditugun legeak.
Harrizko bidetik goaz.
Urratsez urrats zure atzetik noa,
sua su aurka, zure xendra besarkatzen dut,
nik ere badakit heriotzik eztagola
zuk nola, delirioz delirio; loa galdu dut.