150000000 obratik poesia zatiak
Vladimir Maiakowski
Gaur egun
mundu guziko begiak
guri so baldin badaude,
ororen belarriak luzatuak baldin badira
egiten dugun hots xoila entzuteko
horren ikusteko da,
hitz hauen aditzeko
hau,
azken mugaren haraindiraino doan
iraultzaren nahikundea da,
hau,
jendeen eta abereen hezurrak makinen
gorputzen pizuei juntatzen dituen
mitin bat da.
hau,
besoak
aztaparrak
zangoak
pintxak
altxarriak
hitzarmen osoan landatuak dira
airea faltatzen den gunean.