Sustatze
Ana Ressetti
Eskapa gaiten, ihes egin dezagun
haurtzaroko egun lagunkideetara.
Gal gaiten harmarik gabe
larru ezezagunaren burtxoro bizietan.
Harriturik, izenik ezin hatzemanez
hainbat distirarentzat, mintzaira sekretuzko baten
formulak asmatuko ditugu: lehen bezala.
Jalgi gaiten gauaren amets gaixto gaitzaren
hildotik. Lazduraren barne bide beltzetan,
belaunak plegaturik, iraun dezagun,
buru galtze zintzoak lauzkatu arte.
Hator. Zerbait debekatu
daukan edozein gakoxilotik begira dezagun,
altxalili bernizatuak zintzoki hil
zeta zangopila,
magnoliak lanotzen dituen gaza urra,
eta desobedientzia eskubide gurea izan dadila.