Contrapas
Bernat Detxepare
Heuscara ialgui adi capora
Garacico herria
Benedica dadila
Heuscarari emandio
Beharduyen thornuya.
Heuscara
Ialgui adi plaçara
Berce gendec usteçuten
Ecin feriba gayteyen
Oray dute phorogatu
Euganatu cirela.
Heuscara
Ialgui adi mundura
Lengoagetan ohi inçan
Estimatze gutitan
Oray aldiz hic beharduc
Ohoria orotan.
Heuscara
Habil mundu gucira
Berceac oro içan dira
Bere goihen gradora
Oray hura iganenda
Berce ororen gaynera.
Heuscara
Bascoac oror preciatze
Heuscaraez iaquin harre
Oroc iccasiren dute
Oray cerden euscara.
Heuscara
Oray dano egon bahiz
Imprimitu bagueric
Hi engoitic ebiliren
Mundu gucietaric.
Heuscara
Eceyn erelengoageric
Ez francesa ez berceric
Oray ezta erideyten
Heuscararen pareric.
Heuscara
Ialgui adi dançara.
|