Alaitasuna ugari
1
Alaitasuna ugari
dabilkigula dirudi.
Pozaren poza dakarkiegu
goibel direneri.
Irten gara abeslari,
berri emanez deneri;
ez dadin inor uste gabean
tranpetan erori.
2
Jesus jaio da Belenen,
hori gertatu zen lehen,
geroztik jende asko sortu da
beraren izenen.
Ikusten ditugu lanen,
beti geure aldamenen;
erraza ez da kontatzen,jaunak,
zenbat Jesus dauden.
3
Gure herriko mutilla,
egoten zara isilla;
ez dakit nola geldirik zauden
eta horren billa.
Hestuturik ukabilla,
baldin bazara abilla,
holako Jesus klase hoiekin
egizu tortilla.
4
Bihotza duzun gizona,
menperaturik zaudena,
Eguerri gaua negar bizian
daramakizuna.
Non ote da zoriona?
Aizu, nire Jesus ona!
Ez da ederki egongo gaur
kartzelan dagona.
5
Egun dugun justizia.
benetan da malizia;
guk euskaldunok geurekin dugu
holako grazia.
Ba da zer irabazia,
harturik pazientzia;
dudarik gabe lortuko dugu
nahi dugun guzia.
|