Agian Unibertsoa
Juanra Madariaga
Hemen da guzia
isladatu behar den tokia,
non espazioek norberaren
buruari buruzko galderak
planteiatzen dituzten,
non ezerezaren kabidade
neurribakoa urrutiratzen
susmatzen dugun,
non azalpen batek, beharbada,
defini dezakeen bornuan
senditzen den
ahuldade hau.
Egia esan, hemen da
eskapatzen garen lekua
eta bersortzen garen pundua.
Agian unibertsoa.
Orduan senditzen
Arratsalde garbietan
ilunabarren aitzinean soilik, ahal dut idatzi
Beren koloreak duen nagusitasunak jaten nau
osoki.
Nagoen alde hau trasladatzen da gero,
izatearen espazioa erabat atenporala
bilatuz.
Orduan senditzen dut iragana eta antzematen
dut izangoa.
Gero, zorabioa, durduza, ahuldura...
hitzak.