inprimatu
Urtarrilak 3
Izenburua:
Urtarrilak 3
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
20

urtarrilak 3

 

 Bestegoiz batzuetan goibelago iratzartzen naiz. Mugak aipatzen ditugu hemen

 sarri, gure basoa inguratzen duten lubakiak... eta beste batzutan esnatzen naiz

 mugarik ez dagoela pentsatuz, ez dagoela lubakirik, hemen ala han, erdibiderik

 ez dagoela, maite nauzu ala ez nauzu maite, haiekin ala nirekin, hilik ala

 bizirik. Baina gero hegaberak ikusten ditut hegaldatzen goizean goiz eta

 otutzen zait badela muga bat gutxienez. Eta goizen batean beharbada ez naizela

 esnatuko herra eta gorrotoak irekitako ebakietan, hegaberen lumarik gabe

 moldatutako ohatze honetan. Eta halako egunsentietan balio dute zerbaitetarako,

 estazioetan ostutako whisky upelek.

 

Poe, Rimbaud eta Bukowski

 

 ZAINAK moztuko ditugu

 eta goazen parkera

 poemak irakurri

 eta eromenaz horditzera.

 

 Herra. Amorrua. Gorrotoa.

 Zakurrak hurreratu dira sutara.

 Erre eginen dira,

 suaren distirak itsututa.

 Rue Morguetik dator Edgar,

 pattarra zarraztaka eztarrian.

 Herra. Amorrua. Gorrotoa.

 Infernuan erre poeta

 dator sutondoan horditzera.

 Garretan harrapatua dago Arthur.

 Herra. Amorrua. Gorrotoa.

 Taberna zantarretik hirugarrena;

 ahots zaharrak oihu egin du:

 Ekarri pattarra.

 Charles ez dago bakarrik.

 Denok batera hordituko gaituk.

 Horditu eta erre.

 

 Garretatik atera dira.

 Herra. Amorrua. Gorrotoa.

 Gizarteari zor dioguna.

 

 


inprimatu