inprimatu
Urtarrilak 1
Izenburua:
Urtarrilak 1
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1993
Argitalpenaren urtea:
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
17-18

urtarrilak 1

 {TITULUA}

Ama, beldur naiz

 

         GUREGURASOAK orain hogei urte iritsi ziren Alemaniara. Gure lurraldean,

 egoera ez zen batere lasaia, gerra zibilaren masakreek, ahaztutako zauriak

 zornatzen zituzten, gosea eta miseria zen nagusi. Injustiziaren atzaparrek,

 gure aita beregain hartu nahi zuten. Jasanezina omen zen.

         AITARI EZ zaio gai honetaz hitzegitea asko gustatzen, baina uste dut

 bertako gobernuaren kontra egindako ekintzengatik bota zutela etxetik. Maite du

 bai aitak etxea, handik urrun egon arren, guztiz gainditua duela dirudien

 arren, askotan entzun dezaket haren malko hotsa gauaren isiltasunean.

         BAI, BADAKIT hango egoera ezin okerragoa zela, baina hemen ez gara

 askoz hobeto bizi. Beldurrak gorputz eta arima maneiatzen digu, kalera ateratze

 soilak zama handiegia suposatzen du guretzat. Aitak, afalostetan,

 etorkizunerako dituen plan zoragarriak azaltzen dizkigu. Baina finean, badakit

 bera ere beldur dela, begietan antzematen zaio, eta gauerdiko nigar isilean.

         GOIZERO, HERRIKO eskolara joaten naiz anaia lagun, zortzi urte dauzka

 berak —uste dut ez dela gertatzen denaz jabetzen—. Amak lagundu nahiko gintuzke

 eskolara bidean, baina zortzietarako fabrikan egon behar du garbiketa lanak

 egiteko. Egunero, gosari kaxkar bat barneratu ondoren, musu bana ematen digu

 anaia eta bioi, eta kontuz ibiltzeko eskatu. Amak beldur handia pasatzen du,

 etxera sano iristen ikusten gaituenean, bihotza alaitu egiten zaiola iruditzen

 zait, uste dut goiz osoa gugatik sufritzen pasatzen duela fabrikan; bai, amak

 beldur handia du.

         ESKOLARA IRISTEAN, anaiari musa eman eta bakoitza bere aldetik joaten

 gara. Wolfrang korrika joaten da lagunengana; ziur nago berak ez duela ezer

 ulertzen, ziur arrazakeria zer den ere ez dakiela, eta zoriontsu da, berak du

 zorrtea, berak. Ni aldiz ez naiz batere lasai ibiltzen, batera eta bestera

 begiratuz, Peter-en bila hasten naiz. Peter nire lagun handiena da, izatez

 alemaniarra den arren, ez dit inoiz ezer aurpegiratu, berdin zaio zein den nire

 arraza, berdin larruaren kolorea, benetako laguna da.

         ARRATSALDEKO HIRURETAN, Wolfrang eta biok etxerako bidea hartu ohi

 dugu, goizeko karrika zikin berberak berribiliz. Behin baino gehiagotan,

 skinhead talderen batekin topatzen gara; burua afeitatua dute, militar bota

 handiak, beisbol bate pare bat eskuetan eta odol egarriz handituak izaten

 dituzte begiak, beldurgarriak dira.

         HORRELAKOETAN WOLFRANGEN eskua herstuki heldu eta beste espaloira

 joaten gara. Ez dakit, agian skinheadak pertsona onak izango dira, agian ez

 dute bi mutiko afrikarrei inolako kalterik egiteko asmorik agian indartsu

 itxura azaltzeko bakarrik janzten dira horrela, eta agian beldurti hutsak dira;

 baina egunkarietan azaltzen diren berriek aspaldi piztu zuten gure barnean

 beldurraren zuzia.

         GAUR GOIZEAN ere, ohitura lez, karrika zikin herberak korritu ditugu,

 eskola berera iritsi gara eta Peter berarekin sartu naiz gelara. Baina gaurkoa

 ez da besteak bezalako egun bat izan.

         GOIZEAN ZUZENDARIA etorri zaigu gelara, oso haserre zirudien. Eta

 horrelakoetan egiten duen bezala, adarretatik ibili gabe. Mamiari heldu dio

 zuzenean:

         ĢEZ NAIZ inor salatzeko asmoarekin etorri, baina azken aldian, gauza

 ugari desagertzen ari da eskolatik. Hasieran ez genion garrantzi handiegirik

 Binan, baina azken astean idaztnakina bat ere Braman dute tnintegi batetik.

 Berriro diot, cz naiz inor salatzeko etorri, baina norbaitek zerbait baleki,

 niri jakinaraztea eskertuko nioke,

         ZUZENDARIAK AGURRIK eskaintzeke aldegin du, benetan urduri zegoen...

 eta bapatean, ni ere urduri jartzen hasi naiz, gelakideen begiak nigan josiak

 zeudela konturatu bait naiz, non sartu ez nekiela nenbilela, nire zorionerako,

 irakasleak klasea jarraitu du. Piska bat lasaitu naiz.

         JOLAS GARAIA iritsi denean, Peterren bila hasi naiz, urduri nengoen,

 ezin nituen gelakideen begiradak ahantzi, baina ez nuen aurkitzen. Horrela ba,

 gure betiko txokoan eseri naiz, kezkati.

         HALAKO BATEAN, bospasei tipo inguratu zaizkit, bihotza saltoka hasi

 zait, ez zekarten haiek asmo onik. Ihes egin nahi izan dut, baina taldeko

 indartsuenak lepotik heldu eta keinu pare bat egin die beste guztiei.

 Nagusiaren aginduei jaramon eginez, bostak nigana hurbiltzen hasi dira,

 gorrotoa nekusan haien begietan... Peter ere han zen... ukabilkada...

 ostikada... nork eramango du Wolfrang etxera?... Peter ere han... beste

 ostikada bat gehiago... odolaren beroa masailetik behera... eta Peter...

         BIHARAMUNEKO EGUNKARIEK emango dute nire heriotzaren berri...

 

         Une batez begiak altxatu ditut. Elektrika zutabe erorietan ez da

 hegaberarik pausatu.

 

 


inprimatu