inprimatu
Bobby Sands
Izenburua:
Bobby Sands
Sinadura:
Bobby Sands
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba
Sands, Bobby

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
8

 

Bobby Sands

 

Bobby Sands

 

 H. Block gartzelako ospitalean hil zen, 1981eko maiatzaren 5ean, hirurogeita

 sei egunetako gose grebaren ondoren. Hogeita zazpi urte zituen orduan eta azken

 bederatzi urteak ia osorik eman zituen espetxean, IRAkidea izatearen

 salaketapean. Azken lau urteetan, ez zuen izan ez libururik, ez egunkaririk, ez

 irrati edo telebistarik. Orduan idatzitako poemak, ezinbestean, Gobernu

 Britainiarraren komuneko paper ofizialean edo erretzeko paperean idatzi zituen,

 idazleak gorputzaren barruan zeraman boligrafo errekanbio batekin.

 

 Aro modernoetan bizi omen gara

 Mila bederatzi ehun eta hainbestegarren

         urte zibilizatuan

 Baina ingurura begiratuz gero

 Tortura eta hipokresia aurkitzen dut

 

 Aro moderno hautan hil egiten dira haurrak,

 Gosez hiltzen dira, zergatia ez du

         inork galdetzen,

 Eta izuturik, biluzik, korrika doaz neskatilak

 Beren oheak gauez bonbardeatu dituztelako.

 

 Diktadore lodiak beren tronoetan eseri dira

 Gazte askok gurasoen hezurrak

         Ehorzten dituen artean,

 Eta ilunbetako polizia sekretuek norbait

 Elektrokutatuko dute, populua esnatu orduko.

 

 Burokratek, espekuladoreek eta lehendakariek

 Beren masailetan irribarrek

         eskegitzen artean

 Preso bakartiak bere hobiaren sakonetik oihukatuko

 Eta andereren batek

         geroko gizagaisoa erdituko du nonbait.

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Sarrionandia, Joseba: Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak. Pamiela, 1985.

 —Sands Bobby in Susa aldizkaria 23. zenbakia 1989ko ekaina, 125-131. orr.

 —Sands Bobby. Egun bat nire bizitzan Txalaparta, 1991

  

 


inprimatu