inprimatu
Bi poema, Mikel Zabalzak eragina
Izenburua:
Bi poema, Mikel Zabalzak eragina
Sinadura:
Bixente Serrano Izko
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Serrano Izko, Bixente

Argitalpena:
Pamiela.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
4

Bi poema, Mikel Zabalzak eragina

 

B. S. I.

 

           I

 Ur gainean agertu zinen

 fantasma bat antzo:

 jitoan,

 gure malko gainean.

 Zure itzalfak edanen ditugu

 eta, geure gogoetan,

 argitasuna bihurtuko dira.

 

           II

 Heriotzarik tristeena

 opari egin digute.

 

 Zerbaiten alde, zerbaiten kontra,

 hil direnak,

 bizitzaren agortean ikusi ditugu

 —lehorrean loratzen denean,

 heriotzak ditu koloreak—.

 Baina zu, uretan, zeren alde,

 zeren kontra,

 hil zaituzte?

 Nenufare etenak,

 urak narraz egina,

 ez digu eskaintzen

 zurbiltasuna baino...

 

 Heriotzarik tristeena

 opari egin digute.

 

 


inprimatu