Gizadi galduan
Zulueta
Gizadi galduan
gabaren laiņotza;
baiņa argitan zagoz
Zu, Josu-Biotza.
Zeuk esan zenduan
Argia ziņala,
Zugaz ebillena
laiņotzan etzala;
gaiņera yatorkun
guzur-odai baltza
gugandik urrundu
Zeuk, Josu-Biotza.
Bebiltz beste batzuk
Zugandik igesi;
ez gaizan Zugandik
aldenduta bizi.
Zu zara Bidia,
Argi ta Bizitza;
egiguzu argi
Zeuk, Josu-Biotza.
Erri zindo zintzo
zan euskal errira
nasai, ustel asko
agertuak dira.
Endekatuz gero
amildu ez gaizan,
jagon euzko-lotsa
Zeuk, Josu-Biotza.
|