inprimatu
Kantu berriak beren aire berriekin
Izenburua:
Kantu berriak beren aire berriekin
Sinadura:
Zuhaneta, Rafael
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zuhaneta, Rafael

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
814.zk.
Orrialdea:
4

Kantu berriak beren aire berriekin

 

Zuhaneta, Rafael

 

 1

 

 Argi-zirriuta zenian, kalian

 Donibane hirian

 Treña-hartzerat nindohan, goguan

 Pena nuela alan

 Nexkatxaño bat bidian, abian

 Ikusi nuenian...

 Haren zama nik hartzian, eskian

 Haren zama nik hartzian, eskian

 Hunki niant erhian...

 

 (Errepika: A i ai ai! nexkatxa...)

 

 2

 

 - «Baionarako zirare, ni ere

 Baditut hogoi urte.

 Uztallez ditut nik bete, zuk ote

 Baduzuia honbeste?»

 - «Zer adin dutan jakitek, zer dikek

 Hiretako egite?

 Zuzenago litzakidek, entzute

 Bai al'ez naukan maite...»

 

 (Errepika: Ai ai ai! nexkatxa...)

 

 3

 

 Zure ta'ne ixtorio, maiteño

 

 Izan zen holaxeño

 Ezkondu eta ondoko, urteko

 Baginduen ñimiño.

 Geroztik orai artino, zazpiño

 

 Jin zaizkigu oraino

 Bainan dolurik hortako, nehoizño

 Etzaut jin gogoraino!

 

 Errepika:

 

 Ai ai ai! nexkatxa! Goizeko lanbrotsa

 Zure soak zauztan

 Goi-izarrak eman

 Barnea dirdiran

 Bai eta ikaran

 Jarri nintzan bertan

 Zure ondo hartan.


inprimatu