inprimatu
Garaztarra nizala
Izenburua:
Garaztarra nizala
Sinadura:
Zuhaneta, Rafael
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zuhaneta, Rafael

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
820.zk.
Orrialdea:
4

Garaztarra nizala

 

Zuhaneta, Rafael

 

 ERREPIKA:

 

 Garaztarra nizala diozut nik ere

 Garazin sortu nintzan han nahi gerore

 Mendi oihanez zauzkit oi! begiak bete

 Garazin gaindi Baigorrin gaindi ibil nindeiteke

 Garazin gaindi Baigorrin gaindi bainintz orai ere.

 

 1

 

 Urrungo leihor batian, gizon bat itsas hegian.

 Bi begiak otzaizien, galdurik zen amentsian.

 Eskualduna zelakuan, agur egin nironian:

 Altxaturikan burua gora gora erran zaitan.

 (ERREPIKA)

 

 2

 

 «Johaki dituk urtiak, nik utzirikan Herria

 Bahaki zein dolu dutan oi ene bihotz eria!

 Garazitik johan nintzan segurki itzultzekotan

 Untziak dohazkelarik orai nago leihorretan...

 (ERREPIKA)

 

 3

 

 «Harat berriz itzultzekotz zerbaitekin behar eta

 Nik penak bakarrik bildu, nik bizia galdu duta?»

 Bere penaren kentzeko Garaziz mintzo nintzaion

 Hego-zeru bat bezala begia piztu zitzaion.

 (ERREPIKA)

 

 4

 

 «Hik, Eskual-Herri maitiak, igortzen haitan xoriak

 Egin ditak bozkario, bai bihar gohazin biak!»

 Aiher ditiat ikusi berriz Garazin mendiak

 Bai eta pentze berdiak eta herrialde xuriak.

 (ERREPIKA)

 

 5

 

 Trixte diren Eskualduner lurraren lau hegaletan

 Kantu hau hel bekiote izarren hasperenetan.

 Garaziko mendietan kantatzen duten bezala

 Errepika hau kantatuz oro botzik dagotzila.

 (ERREPIKA)


inprimatu