Auhen kantu hau (1965)
Zuhaneta, Rafael
1
Auhen kantu hau kantatu gabe nihundik ere ez nauke,
Eskual-Herriak auhen kantuez inharrosarazi arte:
Balinbadira gizon zintzoak, orai tenore lukete:
Arrotzen petik gure Herria noiz atera gogo dute?
2
Arrotzen pean Eskual-Herriak aspaldi huntan dirade:
Bekatu bakar bat omen dugu; izaitia abertzale!...
Eskualdungoa utzi dezagun jakinarazi dukute,
Edo bertzeta presondegiez saristaturen gaituzte.
3
Presodegia maita saritzat balinbadut merezitu,
Ene Herria, ainitz bezala ahanzten balinbanuzu...
Ez otoi ahantz libertatea ezin dela estekatu,
Libertatea goiz iruzkirat Euzkadik hartzeko baitu.
4
Ene semea, erranen die Aita presoner dukala:
Ehiz beharko ez ahalgetu aita izanikan hala!
Herriarentzat preso johanik ikasak ohore dela;
Indarrez bete behar dukata Amaren bihotz goibela.
5
Bihotza goibel nola negua duzu, andere gaixoa:
Pena-saritzat zer ote nuke baizikan amodioa!
Urraturen da odei iluna gure zeruan dagona,
Eskual-Herria presondegiko giltzen hausterat baitoha.