Udara luzean euskalerrik
Goiko kale
Udara luzean euskalerrik
badu, AMA! zuretzat larrosarik.
Biotzetan baldin bada otoitzik
eta ezpanetan iribarrerik...
Mendietan baldin bada irrintzirik
eta probintzietan pestarik...
Ez egin, arren, AMA! negarrik.
Zuretzat dira, ez dudarik.
Udara luzean euskalerrik
badu, AMA! zuretzat larrosarik.