Saltsa-perretxikuak
[Zubizarreta, K.]
Kalea, barren-barrendik asita urkusuraino, eibarren, bete-beterik zen. Aurrez, ondoz, zabalez galtzara estalduz gendea polliki, geldigeldi zetorren zerbait jakinaraziz.
Tankera guzietako gendea. Arra ta emea. Bai zen bizardunik. Bai zen gonadunik. Bai zen gazterik. Bai zen urtetsurik. Zargazteak, aremeak, pilloan, saillean, zetozen oiuka goi-goiko kaletik, erdiko kalean barrena, beeraiño, urkusuraiño, gero, estazio kalean zear untzagaraiñoko kaleetako «galipotak» zapalduz, beti ere, oiu garratzak doñuz aideatuz, joateko asmoz.
Metalkietako langile gendearen, sailaren, protesta agirian aitortuz eta jakin-eraziz zetorren kalean bera alegia, giza-talde aundi ura. Kale ertzean, ikus-miran zenak, garbi-asko ikus eta irakur zezakean, nik bezala, noski, taldean, tarteka-tarteka ziren txarteletan zapi zurian beltzez idatzirik:
«No al pacto de la Moncloa»
«A trabajo igual, salario igual»
«Patrón, vive con sueldo de peón».
Dena erderaz! Erdera utsean zijoan euskadiko langile pilloa euskadiko kaleetan euskadiko zeruak urratuz protestarekiñ.
-Ze eskatzen duzue, ba? (nik, ezagun bati).
-Elkargoa, edota konbenio berria.
-Eta, ori, euskeraz eskatzen ez al dakizue?
-Beitu. Emen, martxa onetan, euskaldun asko izan arren, geienak erdeldunak dituk.
-Ba... lagun! Euskal-langileak euskeraz erakutsi bear ziok munduari bere miña.
-Arrazoi duk. Ni ere iritsi ortakoa nauk. Baiñan, ze nai duk. Xori zaar asko duk aspaldi ontan gure artean. C.C.O.O. ata U.G.T.'en «Rubiales» asko zeok. Alegia, euskera gabeko euskadi nai die.
-Jakiña. Betiko ixtorio-mistorioa! Eta betiko saltsa!
-Eta... lagun!, saltsa ori ez duk perretxikuena.
-Bai duk. Usteldutekoena. Bestela, mamorrodun perretxikoekin egindako saltsa edo tortilla.
-Segi amets ederrean...
Eta ametsean gelditu nintzan. Amets gorrian, espaloian, gende artean, naigabez. Langille pilloaren lan-ezak mintzen zuan une ontan nere barna. Baiñan, batez ere, miñ ematen zidan langille gendearen erderak. Dirudi, malkoa, ene malkoa, busti izan oi da, legor, ezin urtenda gelditu zala begi zulotan metalkietako langile sailaren agiriko protesta erdera utsean agiten ikustean.
Bitartean, «Grabador» delako kalean zear, aldapa ttipian gora, bere miña agirian jarriaz, an joan zen metalkietan len egin oi duan giza-talde aundia. Oiuka erderaz. Beti ere erderazko txartel aundiak aideatuz.
«Juan Carlos y Sofía: la olla está vacía»
«Patrón, vive con sueldo de peón»
«Unete!!! No mires»
Eta nere-nere ametsean, nik, espaloian, espaloikoak entzuteko moduan zoroki nion: Langileok!!! Langileok!!! Eta... Euskara zertarako? Bai. Baiii!!! Zertarako euskara?
Bitartean, neri begira, begira giza-taldeari, arma-txuriak burlezka, euskerazko txio-txioan tellatuetan eta armarma aundi, beltzez, betetako ganbaretan zeuden. Zeuden esanez:
Guk, txoriok, txio-txio euskeraz ata gizonek, txio-txio erderaz... Au mundua!!!
Ordizian nere begietan
Iru milla ta erdi pezetan
Leendabiziz plazaratzean
Ziza txuriak, pardelean.
Ene adiskideak, leengo baten, bizpairu ziza, kolore txuri, usain gozo, ekarri zizkidan menditik, berak bakarrik dakian tokitik.
Ene adiskidea denean zintzoa da. Ene adiskideari ez zaio gezurrik gustatzen. Ene adiskidearen izkuntza, emen, euskadin, euskara da.
-Ez, ez, lagun, edo, bai, bai, lagun. Emen denok euskara erabilli bear genduke gau ta egun. Bizkorrean eta ametsean.
-Baiñan, erdeldunez beterik izanik euskadi, beti ere euskara erabiltzea «falta de educación» litzateke.
-Bai zera. Euskara geurea data, iorena izurratu gabe, geurean jardutzea, iñolaz ere ezin daiteke «falta de educación» delakoa edo porru-salda izan.
-Ori ez da porru-salda. Ori da saltsa perretxikua.
-Bale.
Ene adiskidea menditarra da. Mendia du maite. Urte zaarretan, basoetan, gauak eta egunak pasatzen oitua. Ikazgin, mendi-basotan, lepo gaiñetan milla otz eta bero emana. Otsoaren eta basaurdearen pausoak ikusia. Zozoaren eta belearen kantak entzuna.
Aatik, gaur ere, atseden aldia duanero, ariñ-ariñ, mendiratuko da, aize onez, aide garbiz osasuna ontzera.
-Atzo, lagun, an, nintzan. Mendi muñoan. Langille gendea manifestazioan zen unean, ni, bide-zidorretan zear, zelaietan barrena igoa nintzan mendiaren bururaño. Eta ura mendiaren ederra! Zelaiak berde. Zuaitzak loredun. Beti ere, xori kanta. Udaberriko maitasunak eraginda xori denak, arrak eta emeak, elkarri begira belarrean, sasian, adarrean, kanta ta konta maitasunezko istorio goziak. Zozoa, birigarroa, kaxkabeltza, beletzarra, txepetxa, karnaba, txirrixkila... Ura, ura euskadiko lurzerua!!! Eta ura lurzeruetako kantuaren ederraren ederra!!!
-Eta (iribarrezka nik) eta, mendiek, mendiko xoriek eta piztiek, ze izkuntzetan mintzatzen dituk?
-Beno. Pikardiz datorkidan galderari, pikardiz erantzutera nijoakizu. Ze uste duzu zuk orratio. Gure mendiek eta txoriek eta piztiek euskara ez ezik, beste izkuntzarik bai dutela, emen, euskadin?
Ziurki nere adiskidea, zintzoa da. Argia. Jatorra. Ene adiskideak, egiz eta benetan maite du euskadi, maite du euskara, maite ditu mendia, erreka, gaztaina, intxaurra, urritza, sasia, belarra, lorea...
Une onetan betarik ez saltsa perretxikotara joateko eta begi ninietan saltaka ene adiskideak ekarritako iru ziza txuri ditut. Eta begi niniari begira-begira biotza zaintsuki galdezka daukat. Eta zizok ikaraz ene begi ninietari erantzuki:
(I'en zatia )
Aizan, i, ziza txuri!
zer den ik
platerean
ontzi ttipian
zer den ik
txuri-txuri
(II'en zatia )
Esaidan, i, ziza txuri
zer dunan
zer dunan
ene sukaldean labean
esaidan bai
(III'en zatia)
Zertan aiz ziza txuri zertan
sartaian oliotan arrautsetan zertan
ziza txuri?
***
(I'go erantzun motza)
Aizak, i, Melo Alferez
ire sukaldean
platerean sartaian
sartai beltzean
oliotan
koipetan
arrautzetan
baratxuritan
ni zertan
ze dutan?
Aizak, i, alu ori!!!
(Alu ori esatean ene ziza txurie gorri-gorri lotsaturik geldi zen. Eta erantzuna txurtenari lotuta ez gora ez bera geldi zitzaion).
(Gero, erantzun luzea)
Aizak, i, aizak, bai,
belarrean
zelaian
mendian
duk
duk
mendian
Ene lurra, alu ori!!!
sartaian
koipetan
oliotan
baratxuritan
arrautzetan
Ez nauk, i, iribarrez!!!
zer dutan
sartaian
sartai beltzean
labean
sutan
txuri-txuri
Ori galdera Alferez!!!
oliotan
arrautzetan
sartaietan
tripetan
ez nauk
ez nauk
sekulan
Ez nauk izanen pozez!!
zelaietan
intzetan
ama lurrean
belarrean
askatasunean
Aizak, i, alu ori
antxen
bizi
bizi
nai diat
bizi
euzkadi
i, alu ori, askatasunez!
bizi
nai diat
bizi
ama
lurra
zelaia
mendia
Beterik, melo, edertasunez!!!
***
(Bukaeraren tristia, trikitixaren doiñuan)
Aizan, i, ziza eder ori!!!
txuri-txuri
arrautzetan
baratxuritan
koipetan
ene tripan
bai
en zuloan
ze
moduz
Aizan, i ziza txuri!!!
Ene adiskide maiteeak konpreniko aal du zizen negarra.
Eder, lirain, belartzetan izkutuan, beti ere inguruak usain gozoz beterik askatasun eskean izatea ziza txuriak berezkoa dela, dirudi, lur eta zeru, zuaitz eta arri, belar eta sasi, pizti eta gizon askatasun billa baita euzkadi osoan.
Eta ziza txuriek konpreniko aal dute nere jan-poza bizpairu ziza eder!, sartaian, sartai beltzean, oliotan, arrautzetan, baratxuritan, labean, sutan ikustean, euskadiko lurrak eman oi duan fruitorik gozoenetakoa baita.