Askatasunaren minak ankak
Z[ubizarreta], K.
Askatasunaren minak ankak
arintzen ditu... begiak zabaltzen...
eta... burniak puskatzen.
Segobiako espetxetik,
kaka-erreka zikinetik
igeska, igeska, zutik
"ote zen, or, eguzkirik,
ote zen askatasunik",
atera zinaten
zinaten atera!
Eta
Eta
Eta
Eta etzen askatasunik!
Eta etzen eguzkirik!!!
Lainotan,
arkaitzetan,
zugaitzetan,
galdu!
gaaldu!!
gaaaldu!!!
zinaten.
Zinaten...
galdu!!!
Eta
Eta
Eta
Lainopetik
Menditik
Pagaditik...
berriz
berriz
berriz
ere
kartzelaturik,
berriz
berriz
berriz
ere
kartzelaturik,
kartzelaturik,
kartzelaturik!!!
Eta
Eta
Eta
Zaudete
tente,
tente,
zaudete
kartzelaturik.
Eta
eta
eta
kartzelaturik...
berriz!
berriz!!
berriz!!!
ere,
kartzelaturik...
ez eguzkirik,
ez askatasunik!!!
|