Gure Erregiñari
Zubiria
1.
Gure Erregiña maite,
Bai, maite maite;
Pozez betarik gaude
Emen ikustea.
Alegri aundiarekin
Zegon len jendea;
Emenche dago orain
Trizturaz betea.
2.
Chori kazta guztiak
Len zeuden kantari;
Orain daude isillikan;
Ez dira ageri.
Aik ere ezautu dute
Gure pena noski;
Biotzak urturikan
Jun dira igesi.
3.
Ez degu choririkan,
Ez eta eguzkirik;
Gure izar ederrak
Daude, bai, gorderik;
Arbolaren sustrayak
Danak sekaturik:
Lorerik ezda ageri;
Dana dago illik.
4.
¡Gure ama maitea
Ez jun gure ondotik!
Ez dozu topatuko
Bezte lur oberik:
Dana da jende ona
Azko sufriturik,
Maite zaitugu, bada,
Biotzen erditik.
|