On Antonio Trueba-koari. Amalauduna
Apaolaza, Francisco
Aberea, plantaya, aitz gogorra,
Gizona, ¡ay! dena, mundu onetan
Guztia alduanan gochedetan
Dena izan beardu ill-korra.
Goiz argiak ere ikusi nola
Lege onen beran zoriondetan
Arratseko ostarkian besoetan
Illaz, aitortutzendu bere zorra;
Baña, Trueba-ren oroipen eztiya
Euskal-erritarren biotzean
Segurki iraungo da biziya
Aitzgorriko aitza zut dan artean
Bai, bere izena egokidaro
Minzayatuko da beti, betiro.