Euskal-Erria-ri
Apaolaza, Franzisko
Begira, ikusi, zeiņ poliki, au,
Espaņa ederran ifar-aldean
Itsaso gaziyaren egalean,
Choko bat, begira non agiri dan.
Mendiak, ibarrak eta zelayak
Ostoz eta loraz chit apainduak
Ta itsas ifarrak gozarotuak,
Begira zer eder eta galayak.
Mendien, ibarren eta zelayen
Artean ta banakatuak aisa
Echeak, uso chirriaren gisa
Begira zeiņ ederki dirudiyen,
Or-emen errekacho berritsuak
Mur-mur egiņaz begira nola
Batean errota, bestean ola
Darabiltzan, klin, klan, joaz soņuak.
Itzal otzanetan ezkutatuak
Iturri garbiak begira non nai,
Arzai liraiņ, galai bortitzai
Eskaņiaz seņalpena lekuak.
Begira ibarrera naiz mendira;
Argia, poza, aizecho malsoak,
Berdantza, lorak, likurta gozoak,
Alde guztitan, ikusi, begira.
.............................
.............................
Ainbeste mirabillen erdian,
Arras zauritua, osto gabea,
Begira zayogun arbola ari;
Ta guzti, guztiok Euskal-errian
ĄAi! arbola orren bertezardea
Eskatu zayogun Jaungoikoari.