Bekaitza. (Amalauduna)
Apaolaza, Franzisko
Ala baso ta saroy paketsuetan
Nola uritako iskanbilla artean,
Non nai, arzaian chaola umillean
Ta naiz andikien jauregietan;
Bere lirdika puzunitzuetan
Gizonen biotza itsatsi nayean,
Traidorea, estalia itzalean,
Zelatari dago alde guztietan.
ˇZorigaiztokoa! ˇbai! doakabea!
Bekaitzaren mende jartzen dan anima:
Nola beren kabira zirau taldea
Sarri zaizkioko mordoan arrima
Bertute gorrotoa, fedekabea,
Gogaitea, arrabia eta grima.