(Eibarko aurren sariketan egindako bertsoak)
Zendola, Aurelio (?)
Izeta basarrikoa,
nago Zarautzean,
amaika urte eiņ ditut
nik zori onean,
asko ikasitzen det
aurtengo urtean,
zarrago izateko
nago gain-gaņean.
Ikastetzean geienak
aldana zaratu
anai euskaldunakin
dirade gogortu,
nota onak ateratzen
aldana pentsatu,
goizo etorri eta
pelotan jokatu.
Ez gera gaizki bizi
ikastola zarra,
nunbait daukagulako
etxe bat bakarra,
lengo txabol zar arek
artu zigun garra
eta lendikan zegon
ain gauza baldarra.
Anai bat badaukagu
euskeraz dakiņa,
bestia badaukagu
oraindik berdiņa;
euskeraz saiatzen naiz
ni're alegiņa,
bestere iņor eztala
gu aldian fiņa.
Sari onetan asmo aundiak
ibiltzeko txapelakin,
arritu gera ikusi eta
oraintxen gauza orrekin;
bigarrena're gelditutzen da
jornala aunditxuakin,
oso gustora geldituko naiz
milla posta berdiakin.
|