Olatuaren balantza
Zelaieta, Angel
Olatuaren balantza
ez ote dator honantza.
Ikusi ditut zure eskuen
igurtzikadak, Arantza.
Okaranaren gordina
haginkadatxo samina.
Arantza zorrotz, zein den gogorra
lepazurrean burdina.
Errekaldean txermena
jakingo dute zarena.
Juez aurrean ehiagoraka
zure arantza zuzena.
Urre kolorea, urrak;
nigar inuzenta, haurrak.
Jasoko al du Arantzagandik
loradia gure lurrak?
Lur azalean artola
usoen esku eskola.
Arantza horrek, behar al duzu
tantaka galdu odola?
Beha dardaraz izarra
zure begien zilarra
ikara bait du ikuzten zuri
matrail gaineko nigarra.
Gernikak dauka ezkurra
eztia, baina Ilaburra:
zazpi dolore gaitzen aldian
zuretzat agur xamurra.
|