Presondegien geografia (2)
Zelaieta, Anjel
22
Adi, Nanclares de Oka,
hauxe da gure borroka:
birigarroak umeak legez,
ihardun nahi mokoka.
23
Hor, Herrera de la Mancha,
zu zara nire arantxa:
zezenik ez dut, estal dezadan,
susara dudan bigantxa.
24
Nork dihardu zuok aina,
ilundu gabe bekaina:
ate zabalik ezarri dugu
pozaren pozez Okaņa
25
Loa ez biri, ez lauri,
kendurik hainbeste gauri:
ama gaixoak alabagatik,
bisitatu du Basauri.
26
Betti orriz gorostia,
ez Lizardi-sagastia:
lokartuei opesten diet
Martutene/Donostia.
27
Nola goazen Burgosa,
barnetik erne da poza:
izarratuan, elkar begira,
gaitezen, gau onez, goza.
28
Hankak luzatuz igela,
begiragarria dela:
haize boladak teilak jasota,
dakusat Ciudadela.
29
Plazabete feriantez,
eta neskatxa galantez:
ai, zein tristea plaza oraintxe,
Centre penitenciarie de Nantes.
30
Jaso dira hainbat habe,
piztu dira hainbat labe:
zuzia zutik, joan hakio
eta erre ezan Pabe.
31
Aitak semetxoa legez,
gauero gogora Fresnes:
bisita ezak neskatotxoa
eta beteko hau esnez.
32
Sekula lako tamainan,
urak itotzeko aina:
urak ardaoz betatu arren,
goibelik dago Grandingnan.
33
Dotoreen da Gatika,
bero-beroa Afrika:
okila doa Lurdes ikusten,
Togorainoan, korrika.
34
Venezuela-n Cumana,
urrutira eramana:
matrail bietan emanen dizut,
Garbiņe-txo, musu bana.
35
Zuri-zuzia lilia,
tropelduz doa elia:
limoi-laranez mingots-mingotsa
Afrika-n da Argelia.
36
Frantzia-n maison d'arret-a,
jarrita nago arreta:
Monpelieren Peru Gureak
belarrak zeuzkan arreta.
37
Minbera zure ulua,
Euripides-en Hecuba:
zelako neskak doazen udan,
besarkatzeko,zu, Cuba.
38
Sao Tome da Afrika-n,
zuhaitz ttikia Gernika-n:
potintxoetan abiatzeko,
portuan gaude, irrikan.
39
Ecuador-en da Quito,
Mallabi-koa Txikito:
Eibar-en auzo harek zioen:
"Guk, euskaraz eta kito!".
40
Uren urtean Panama,
hitzak zugana narama:
entzun eistazu, Aita Laboa,
aitak gaisoa darama.
41
Badago ihiza lerden,
diostazu ia zer den:
lerdenagoan Euskal Herrira
adi daude Cabo Verden.
42
Leonor-txoren Soria,
Antonio-ren zoria:
harri artean kardulatzaren
margoa ez da horia.
43
Datozen legez orbelak,
lurrera bitez gartzelak!
arraunlariak, Prometeu berri,
ur-handitarantza batelak.
|