Matte
Zamora, Auxtin (Auxtin)
1
Matte, lillurekin,
indar itsuekin,
amorratu nauzu zuretzat ongixko,
larre, sasietan eske ibiltzeko.
2
Sorginen munduan,
ez da deus argitan,
jestu eta hitzen murru gibeletan,
inkamineri da behar kasu eman.
3
Geroztik gauetan,
ilargi betetan,
arima deraukat, han, ote beltxetan,
ote beltxetan bai ote xurietan...
4
Azti belagile,
belar idortzale,
bilakatu nauzu zure begientzat,
lilien moztaile zure ileentzat.
5
Zuhaindor bibia
dela pozoinena,
arrosa salbaia xarmagarriena,
neretzat zu zaitut maitagarriena.
6
Zuk bota zortea
ez zen betikoa,
atxemanik oroit loreen artean,
sekretuen giltza; zu ez ohartzean:
7
Matte, lillurekin,
indar itsuekin,
amorratu zaitut nik ere ongixko,
nerekin larretan eske ibiltzeko.
8
Sorginen munduan,
ez da deus argitan,
jestu eta hitzen murru gibeletan,
inkamineri da behar kasu eman.
9
Geroztik gauetan,
ilargi betetan,
han, biak mihan gaude ote beltxetan,
ote beltxetan bai ote xurietan...
|